Paul Riosen 11 esan

Paul Rios, aurtengo martxoan. LUIS JAUREGIALTZO, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2014ko urriaren 9a
07:06
Entzun

Paul Rios Lokarriko koordinatzailearen 11 esan, 2007-2014 artekoak:

"Insistitzen badugu, bake prozesua erabat atzeraezina izango da". 2007-07-14

"Ezker abertzalean gehiengoa dago indarkeriaren amaieraren alde, eta horrek modu erabakigarrian eragingo du ETAn". 2009-12-08

"Bakea eta bzikidetza nahi dugu, garailerik eta garaiturik gabe". 2009-06-24

"ETA ez da inor gizarte honek zer egin behar duen esateko".  2010-09-05

"ETAk eragindako mina aitortu behar du, baina ez barkamenik eskatu". 2011-11-27

"Ipar Euskal Herrian alderdi politiko denek elkarrizketarako duten prestasunak eredu izan beharko luke Hegoaldean". 2012-12-11

"Ate desberdin bat ireki da, euskal gizartearen protagonismoan oinarrituta". 2013-08-05

"ETA desegitearen eta ez desegitearen artean ez dut alde handirik ikusten". 2013-09-29

"Niri ere gustatuko litzaidake bake prozesuek formula kimikoen antzera funtzionatzea. Baina giza prozesuak dira, pertsona eta giza talde askok parte hartzen dute, eta horrek esan nahi du malgutasun maila bat izan behar dugula". 2014-01-05

"Bake prozesuan hirutik bigarren etapan gaude; azkar goaz aurreraka". 2014-03-16

"Biktimak babesteko sistema bat eraikitzen ari gara Euskadin". 2014-05-05

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.