Departamenduko bozakEskuina nagusitu zaio EH Bairi Mendialdeko kantonamenduan departamenduko bozen bigarren itzulian. Departamendu kontseilari izanen dira beraz Pepela Mirande eta Annick Trounday bozen %57,13 bildurik, 1637 bozez aitzinduz Leonie Agergarai eta Antton Kurutxarri bikotea.
Abstentzioa, %40,34koa izanez doi bat ttipitu da bigarren itzulian, 206 bozkazale gehiago izan baitira.
Lehen itzuliari konparatuz EH Baik 2299 boz gehiago bildu ditu eta eskuineko hautagaiek 3230 boz gehiago. Erran daiteke beraz lehen itzuliko beste hautagaitzen bozak banatu direla. Lehen itzuliko UMPko bozak gehiturik ere Pepela Mirandek eta Annick Troundayk gehiago egiten dute. Pentsa daiteke beraz FNko eta berdin EAJko boz zenbait eskuratu dituztela.
Iduri luke bestalde sozialisten eta berdin Ezkerreko Fronteko boz andana bat EH Bairen alde joan direla.
Leonie Agergarai EH Bairen hautagaiak erran duenaz Euskal Irratietan: “bozkazaleek baieztatu dute EH Bai bigarren indar politikoa dela Mendialdean”.