Bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute elkar, bart 22:30ean, Azkarate gainean (Elgoibar, Gipuzkoa), GI-2634 errepidean. Kolpearen ondorioz, bidaiarietako bat hil da, eta beste lau zauritu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, hildako gizonezkoak 21 urte zituen, autoetako baten gidaria zen, eta istripua izan zen bertan hil zen. Zaurituak ere gizonezko gazteak dira: 31 urteko bat, 21 urteko beste bat eta 20 urteko bi. Mendaroko (Gipuzkoa) eta Donostiako erietxeetara eraman dituzte.
Errepidea itxi egin zuten autoak kendu eta bidea garbitu bitartean.Â
Â