Gorpu bat aurkitu dute gaur arratsaldean Orozkon (Bizkaia), herriko Goirigitxi auzunean piztutako sute baten inguruan. Sutea 14:00ak baino zertxobait lehenago piztu da, eta, herritarren zenbait dei jaso ondoren, hara bertaratu dira suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak. Hain justu, suhiltzaileek aurkitu dute gorpua, sutea itzaltzeko lanetan ari zirela.
Ertzaintzaren arabera, oraindik ezin dute ziurtatu pertsona hori sutearen ondorioz hil ote den, eta gertatutakoa ikertzen ari dira.