Petilla Aragoiko biztanleak etxera itzul daitezke

Suhiltzaileek sutea egonkortu dute dagoeneko, SOS Nafarroak jakinarazi duenez.

Suhiltzaileak sutea itzaltzeko lanetan. JAVIER CEBOLLADA / EFE
Suhiltzaileak sutea itzaltzeko lanetan. JAVIER CEBOLLADA / EFE
14789412 kepa
2026ko uztailaren 20a
11:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zaragozako Ores herrian (Espainia) piztutako sua dela eta, Nafarroako Gobernuak Petilla Aragoi hustu zuen joan den ostegunean. Suhiltzaileek sutea egonkortu dute dagoeneko, SOS Nafarroak jakinarazi duenez. Horiek horrela, 10:00etatik aurrera etxera itzultzeko baimena eman diete biztanleei.

Petilla Orestik 47 kilometrora dagoen seiehun biztanleko Nafarroako herri bat da; sua urrun zen arren, badaezpadako neurri gisa hustu zuten. Inguru horretan lanean aritu diren Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko langileek erreleboa jaso dute gaur goizean, eta freskatze lanak egiten dabiltza. Oraintxe bertan, Azkoiengo parkeko talde bat dago bertan. Suteak hobera egin duenez, astelehen honetan ez da aireko baliabiderik eta makina astunik erabiliko bertan.

Bestalde, Babes Zibilak bertan behera utzi du Baso Suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren lehen fasea, sutearen perimetroa egonkortu ondoren eta biztanleria etxera seguru itzultzeko baldintzak kontuan hartuta. 16.000 hektarea erre ditu Zaragozako suteak.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA