indarkeria matxista

Pilar Atxaerandio Fernandez de Añastro

Gasteiz, 2006ko abuztuaren 6a.

2006ko abuztuaren 6a
05:00
Entzun

Pilar Atxaerandio Fernandez de Añastrok 75 urte zituen hil zutenean. Senide batek aurkitu zuen hilotza, bere etxeko logelako lurrean, Gasteizen. Buruan kolpatuta hil zuten. Ikerketa korapilatsua izan zen, eta Ertzaintzak emakumearen suhi bat atxilotu zuen azkenean, Ramon Felix Talegon. Gasteizko Alde Zaharreko erretegi bateko jabea zen gizona. 2006ko abuztuaren 6an hil zuen Atxaerandio, eta handik bi egunera atzeman zuten gizona, andrearen hileta elizkizuna bukatutakoan.

Gizonak ukatu egin zuen andrea berak hil zuela, eta bertsio horri eutsi zion beti. Baina andreari gizonaren galtzen arrastoak aurkitu zizkioten atzazaletan. Eta andreari dirua lapurtu zioten etxetik, eta gizonaren erretegian odoldutako billeteak atzeman zizkioten. Ezagun zen gizonak zorrak zituela bere negozioarekin.

Epaileak 22 urteko kartzela zigorra ezarri zion Talegoni, hemezortzi urtekoa hilketagatik, eta lau urtekoa lapurretagatik. Zinpeko epaimahaiak frogatutzat jo zuen gizona emakumearen etxera joan zela, diru kutxa irekiarazi ziola, eta, ustekabean, objektu gogor batekin buruan kolpatu zuela. Ikerketa trabatzea ere leporatu zioten gizonari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.