Pili Zabalak plataforma independente bat sortu nahi du 'GAL auzia' ikertzeko

2020ko ekainaren 21a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
DONOSTIA. Pili Zabala GALen biktimak —Joxi anaia hil zioten—iragarri du plataforma independente baten sorrera sustatuko duela GAL auzia ikertzeko. «Orain da edo inoiz ez», idatzi du sare sozialetan, eta herritarrei eskatu die laguntzeko plataforma sortzen —esaterako, gal.ikerketa@gmail.com-era idatz dezakete—. Pertsona batzuek GALekin izandako lotura erakusteko «informazio fidagarria» lortu nahi duela esan du. Ongi hartu du Unidas Podemosek Espainiako Kongresuan ikerketa batzordea sortzearen alde azaldutako jarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.