Pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Sortuk salatu duenez, besteak beste Arrano Elkartean egin dituzte pintaketak. Svastika bat margotu dute, eta «Nazi hiltzaileak» idatzi dute. 

Arrano elkartean azaldu den pintaketa. SORTU
2020ko ekainaren 12a
10:41
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko Alde Zaharreko Sortuk salatu du pintaketa faxistak egin dituztela bart gauen Alde Zaharrean, tartean Arrano elkartean. Arrano elkartean egindako pintaketetan «Hiltzaileak» eta «Nazi hiltzaileak» idatzi dute, eta svastika bat ere margotu dute. Arrano elkarteaz gain, alde zaharreko Redin pasealekuan ere egin dute bertze pintaketa bat: «EH Bildu hiltzaileak, nazi nazkagarriak», idatzi dute horretan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.