Mendia

Pirinioetan hildako Azkueren hiletak gaur egingo dituzte; Otamendirenak bihar

Huescako (Aragoi, Espainia) Pirinioan elur jausi batek harrapatuta hil zen Joxean Azkueren hiletak gaur egingo dituzte, 20:00etan, Asteasu (Gipuzkoa) jaioterriko elizan. Ezbehar berean hildako Unai Otamendirenak, berriz, bihar izango dira Andoainen (Gipuzkoa). Bien gorpuak erraustu egingo dituzte.

2005eko abenduaren 13a
16:39
Entzun 00:00:0000:00:00
Mendizale bien gorpuak atzo goizean aurkitu zituztenPortalet mendatetik hurbil. Agi denez, eskiekin mendi zeharkaldia egitera abiatu ziren joan den ostegunean, eta abiatu eta segituan elur jausiak harrapatu zituen azpian. Igande gauean eman zuten familiek larrialdiko abisua, falta zirela-eta. Atzo goizeko lehen orduan hasi zituzten bilaketa lanak, eta lasterrera aurkitu zituzten, hilotz.

Gorpuak izoztuta zeudenez, Jacako erietxean egin beharreko autopsia nekeza izan zen, eta, ondorioz, atzeratu egin zen gorpuen Euskal Herriratzea. Dena den, okerrik ezean, hirurak aldera Euskal Herrira iristekoak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.