Ingurumena

Poliziak kanporatu ditu Bizi-ko militanteak Societe Generale banketxetik

11:30etik Baionako Societe Generale banketxea okupatzen aritu izan dira Bizi taldeko militanteak. Poliziak 18:30ean kanporatu ditu. Gaua bertan pasatzeko asmoz, militanteek koltxoian sartu dituzte arratsaldeko lauretan.

Bizi-ko kideak. SYLVAIN SENCRISTO
Aitor Renteria.
2014ko maiatzaren 16a
11:54
Entzun

Lucie Pinson Les Amis de la Terre elkarteko kideak eta Julien Vincent Alpha Coal proiektuaren aurka diharduen kolektiboko kideek hartu dute hitza banketxean, meategiak ingurumenari eraginen dizkion kalteak salatzeko. Xede horretan egin duen inbertsioa bertan behera uzteko eskatu diote bankuari. Horrek maiatzaren 20an du akziodunen biltzarra Parisen. Gibelera egiten ez badute, 1,8 ikatz botako dizkio Bizi-k bankuari Baionan duen egoitzan.

Polizia banketxera sartu da 11:45ean, baina ikusita ez zegoela kalte materialik, ez dituzte Bizi-ko militanteak indarrez atera. 30 inguru ziren 12:15ean, banketxea ixteko tenorean. 12:30ean bozketa egin dute militanteek, eta okupazioarekin segitzea deliberatu. Poliziak seiak eta laurdenetan kanporatu ditu. Heldu den astean mobilizazioekin segituko duela jakinarazi du Bizi-k.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.