Espainiako Poliziak, Foruzaingoak eta Iruñeko Udaltzaingoak hiri horretako Pio XII.aren etorbidea itxi dute Nafarroako Unibertsitatea klinikaren eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren arteko zatian, inguru horretan maleta «susmagarri» bat agertu dela eta. Maleta leherrarazi ostean jakinarazi dute ez zegoela lehergailurik barruan.
Foruzaingoak jaso du abisua, gaur goizean, eta, protokoloaren arabera, Espainiako Poliziaren TEDAX-NRBQ taldeko espezialisten esku utzi dute operazioa. Nafarroako Unibertsitateko Acunsa aseguruen eraikina ere hustu dute.
Gaurkoa kontuan hartuta, Poliziak hirutan jaso ditu pakete, motxila edo poltsa susmagarriren batekin lotutako abisuak azken bi hilabeteetan. Kasu batean ere ez zegoen lehergailurik barruan.