Poliziaren biktimen legeak eten ditu konstituzionalak

2019ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MADRIL. Poliziaren eta eskuin muturreko taldeen biktimei aitortza eta erreparazioa emateko, Eusko Legebiltzarrak eta Nafarroako Parlamentuak lege bana onartu zuten, baina horien aurka helegiteak aurkeztu zituzten PPk, Ciudadanosek eta Voxek. Helegite horiek tramiterako onartu ditu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, eta, beraz, behin-behinean eten du haien garapena.

Erabakiaren berri izan eta gero, Geroa Baik salatu du helegiteak tramiterako onartzea «autogobernuaren aurkako erasoa» dela, eta Nafarroako Parlamentuari eta gobernuari eskatu die auzian aurkeztu daitezela foru araua babesteko. Ebazpenarekin pozik azaldu da PP.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA