Polizien jarduna grabatzeko eskubidea aldarrikatu dute, isuna kendu ondoren
LASARTE-ORIA. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak bertan behera utzi du Argia-ko kazetari Axier Lopezi jarritako zigorra —polizia bat atxilotze bat egiten ageri zuen argazkia sareratzeagatik zigortu zuten, mozal legea baliatuz—. Argia-ko kideek eskerrak eman dituzte jasotako babesagatik, baina mozal legearen aurka ekin behar dela ohartarazi dute. Polizien jarduna grabatzea eskubidea dela nabarmendu dute.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu