Urtzi Errazkin. Etxerat
«Positiboak dira hitzak, baina zuhurtzia handiz hartzen ditugu»
«Positibotzat jotzen ditugu Pedro Sanchezen adierazpenak. PSE-EEk eta PSNk presoen eskubideen alorrean egindako bidea ikusirik, positiboa iruditzen zaigu Sanchezek ere norabide horretatik jotzea eta, diskurtsoetan behintzat, aldaketak nabaritzen hastea. Hala ere, zuhurtzia handiz hartzen ditugu adierazpenok, oraingoz ez baitugu pausorik ikusi, eta pausoak ematen ez diren bitartean, gure bizitza, gure ekonomia eta gure osotasun fisiko eta psikologikoa arriskuan jartzen jarraituko dugu asteburuero».
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu