Hezkuntza

Postuei eustea nahi dute, hiru eskolak bat egin ostean

Donostiako Santa Teresa, Larramendi eta Jesuitina eskolak bateratuta, ikasgela kopurua murriztuko da

2023ko ekainaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. ELAk eta CCOOk enpresei, patronalari eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eskatu diete Donostiako Santa Teresa, Larramendi eta Jesuitina itunpeko ikastetxeetako lanpostuei eusteko. Hiru ikastetxe horiek bat egin dute, eta ikasgelen kopurua murriztu egingo da hurrengo ikasturteetan. Ikasgelen murrizketen ondorioz, zenbait langile kaleratuko dituzten kezka agertu dute bi sindikatuek. 2023-2024ko ikasturtean egingo dute bateratze prozesua, 0 eta 3 urte arteko ikasgeletan. Datozen ikasturteetan, hurrengo mailetan eragingo du bateratze horrek. Sindikatuek salatu dute duela gutxira arte ez dutela informaziorik izan, eta gardentasuna falta izan dela. Sindikatuek enpresei adierazi diete ez daudela ados hartutako erabakiekin. Lanpostuak eta lan baldintzak bermatzea exijitu dute, eta elkarrizketak aktibatzea. Sindikatuak bihar biltzekoak dira enpresarekin. Prozesua salatzeko asmoz, elkarretaratze bateratu batera deitu dute sindikatuek gaurko, 13:45ean, Larramendi ikastetxeko atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.