Erreakzioak

Pozik agertu dira Barkos, Araiz, Perez eta Nuin aldaketarako lau alderdien arteko adostasunarekin

Barkosek kontseilarien zerrenda eman ostean, pozik eta konpromisoa erakutsiz agertu dira Adolfo Araiz, Laura Perez eta Jose Miguel Nuin.

Barkos, Araiz eta Perez, arratsaldeko bileraren ostean. ARGAZKI PRESS
joxerra senar
2015eko uztailaren 16a
12:44
Entzun

Telefonoen arratsaldea izan da gaur Nafarroako Parlamentuan. Azken unera arte izan dira bilerak, bulegoetarako joan-etorriak, eta telefonoak, politikari eta kazetarienak, sutan egon dira zenbaitetan. "Dena ondo. Bagoaz", esan dio kontseilarien izenak eman baino minutu batzuk lehenago Uxue Barkosek BERRIAko kazetariari. Azkenean iritsi da albistea. Barkosek azken bi hilabetetako lana azpimarratu du, eta talde on bat osatu dutela esan du. "Guztiak gara berriak zeregin honetan, baina ez bakoitzari ardura hartzeko eskatu zaion zereginean", adierazi du. Hartu duten konpromisoagatik eskerrak eman dizkie. Aldaketaren alderdiei ere eskerrak eman dizkie aldaketarako gobernu talde bat eraikitzeko egindako lanagatik.

Gustura agertu dira aldaketaren beste alderdiak ere bileretan izan duten adostasunarekin. Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak esan du, lehenago ere esan zuen bezala, ez dela hau eurek nahi zuten gobernu eredua, baina pozik agertu da hedabideen aurrean izan den kontsentsuarekin. EH Bilduk Mari Jose Beaumont Presidentetzako kontseilaria eta Landa Garapenerako kontseilari Isabel Elizalde proposatu ditu.

Laura Perez Ahal Dugu-ko parlamentariak esan du ez duela gustuko Manu Aierdi ekonomia presidentordea izatea; profil batzuk "politikoegiak" direla eta besteak, "teknikoegiak". Baina gaineratu du Ahal Dugu ez dela eserlekuen banaketan sartu: "Konfiantza eman nahi diegu, eta baldintza akordio programatikoa da".

Ezkerrak Miguel Laparra presidenteorde sozialaren izena proposatu du. Gobernuari babesa emango dio, eta adierazi du zorrotzak izango direla akordio programatikoa bete dadin. "Aldaketa nafarroan aurrera doa". Erronka ezkerreko politika dela deritzo Nuinek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.