Euskal Presoak

PPk Itxasoren dimisioa eskatuko du Sareren Arrasateko ekitaldia eragozten ez badu

Carmelo Barrio bozeramaileak esan du ez dutela onartuko «biktimak beste behin ere umiliatzea».

Carmelo Barrio, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
2021eko abuztuaren 17a
11:24
Entzun 00:00:0000:00:00

«Biktimak beste behin ere umiliatzea eragozten ez badu Denis Itxasoren dimisioa eskatuko dugu, ezer ez egiteagatik». Hala mehatxatu du gaur Carmelo Barrio PP+C's koalizioaren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Espainiako Gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan duen ordezkaria.

Sarek datorren irailaren 18rako ekitaldi bat antolatu du Arrasaten (Gipuzkoa), «Unai Parot presoari, beste hainbat euskal presori moduan, ezarritako 7/2003 legea salatzeko». Presoen aldeko kolektiboak azaldu duenez, «Sarek denbora darama lege hori bertan behera gera dadin eskatzen, bizi osoko zigorrerako bide dela ulertzen baitu». Parotek 63 urte ditu, 31 urte daramatza espetxeratuta.

PPk «hiltzaile horri egingo dioten omenaldia» eragozteko neurriak eskatu ditu, eta Itxasok orain arte horri buruz adierazpenik egin ez izana gaitzetsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.