Espetxea

Preso bat hil da Zaballako kartzelan

Ez dute hildakoaren inguruko bestelako informaziorik eman, baina, Eusko Jaurlaritzaren arabera, litekeena da «berez» hil izana.

Arabako Zaballa espetxearen kanpoaldea. JUANAN RUIZ / FOKU
Zaballako espetxea, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ/FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko otsailaren 7a
11:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Berriro gertatu da: preso bat hilda aurkitu zuten atzo goizean Zaballako kartzelan (Araba). Hildakoa gizonezkoa zen.

Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak BERRIAri baieztatu dionez, «berez» hil izanaren zantzuak daude. Halere, oraindik autopsiaren emaitzen zain daude. Ez dute hildakoaren inguruko bestelako informaziorik eman.

Ez da gertatzen den lehen aldia. Euskal Herriko kartzeletan hil zen azken presoa ere Zaballako espetxean hil zen, azaroaren 25ean. Orduan, bere ziegan urkatuta aurkitu zuten 47 urteko gizona. Iaz beste bi heriotza ere izan ziren: otsailaren 28an, 22 urteko gizonezko bat hil zen Zaballako espetxean, eta beste bat hurrengo egunean, Martuteneko kartzelan (Gipuzkoa). 57 urte zituen, eta erizaindegiko gelan topatu zuten hilotz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.