«Espetxe politikak errepresio, erabilpen eta mendeku klabeetatik konponbide demokratiko baten klabeetara igaro behar du. Berehala egin beharreko urratsa da, gainera». Urriko azken ostirala izan zen atzo, eta hileroko azken ostiraletan bezala, ehunka lagun batu ziren herri eta auzoetan euskal presoen eskubideen alde. Egin Dezagun Urratsa ekimenak deitutako mobilizazioetan, presoen auzia konpontzeak premia handia duela nabarmendu zuten.
ETAk armak uztea erabaki ostean «egiazko konponbide demokratiko baten bidean egin beharreko hainbat urrats» daudela azpimarratu dute, eta haietako bat dela preso eta iheslarien eskubideak errespetatzea.
Eskaera hori egiteko, besteak beste, 350 lagun batu ziren Arrasaten, 162 Zarautzen, 150 Azpeitian, Zaldibian 75, Leitzan 60, Arrigorriagan 56, Getarian zein Bakion 50, Aretxabaletan 45, Hondarribian 44, Berriozarren 40, Irurtzunen 25, Zeberion 21 eta Sondikan bost.
Sakabanaketa berehala indargabetu behar dela aldarrikatu zuten, Parot doktrina deritzon 197/2006 doktrinarekin gauza bera egin behar dela, zigorra betea dutenak askatu egin behar direla, eta «bizi osorako zigorrak» ere ez duela lekurik egungo egoeran. Ibon Iparragirre «heriotzaren atzaparretatik ateratzea» lortu dutela gogora ekarri ostean, gaixo dauden gainerako presoak espetxetik ateratzeko unea dela uste dute.
Izan ere, Egin Dezagun Bidea ekimeneko kideen iritzian, «espetxe politikak ezin du gatazka eszenatokia betikotu, eskubideak etengabe urratu eta euskal jendartearen gehiengo zabal baten nahiaren kontra egin».
Euskal gizartearen esku dago hori aldatzea, ekimeneko kideen ustetan, eta, beraz, herri bilguneetan parte hartzeko deia egin dute.
ETAren jardun armatuaren amaiera
Presoen auzia konpontzeko premia agerian azken ostiralean
Ehunka lagun batu dira herri eta auzoetan euskal presoak Euskal Herriratzeko eskatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu