Euskal presoak

Presoen senideak diruz laguntzeko dinamika berri bat jarri du abian Etxerat-ek

Bisitetan urtean gastatzen duten "ia milioi eta erdia" estaltzea izango du helburu, eta auzoka eta herrika egingo da. Alvaro Arri euskal presoa Burgosera hurbildu dute.

Resa, goizeko agerraldian. ETXERAT
2020ko ekainaren 20a
12:53
Entzun

Gasolinarako dirua behar dugu. Deposito bete elkartasun. Lelo hori izango du Etxerat-ek euskal presoen senideak diruz laguntzeko abian jarriko duen dinamika berriak. Gaur aurkeztu dute Jon Ander Resak eta Xochitl Karasatorrek Donostian. Azaldu dute alarma egoeraren amaierarekin berriro ekingo dietela presoen bisitei, eta 1.140.150 litro gasolina behar dutela urtean horretarako; "ia milioi eta erdi euro".

Agerraldian zehaztu dutenez, Euskal Herritik kanpo dauden 226 presoen senideek urtean 11.752 bidaia egiten dituztela bisitetarako eta guztira, 14.617.304 kilometro egiten dituzte. Bisiten gastuari aurre egiteko, elkartasun dinamika bat jarriko dute martxan. Udarekin batera hasiko da eta auzoka eta herrika egingo da.

Resak eta Karasatorrek gogorarazi dute azken hiru hilabeteak oso gogorrak izan direla senideentzat, ziurgabetasuna handia izan dela, eta presoak Euskal Herrira berehala gerturatzeko eskatu dute.

Alvaro Arri, Burgosera

Espainiako Espetxeetako Erakundeek Alvaro Arri Pascual euskal presoa Castello I kartzelatik (Herrialde Katalanak), Burgoskora (Espainia) hurbildu du, gaur Etxerat-ek jakinarazi duenez.

Atzo, berriz, esan zuen Francisco Jose Ramada Estevez presoa Murtzia I espetxetik (Espainia) Iruñekora ekarri duela Madrilek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.