bihar berria-n: txetx etxeberri

"Presoenean denboraren presioa dago, baina egoera aldatzen hasi da, lehen aldiz"

Bihar zortzi beteko da ETA armagabetu zenetik lehen urtea. Gatazkaren ondorioen konponbiderako korapilo bat askatu zen. Txetx Etxeberri bakegilearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

Txetx Etxeberri bakegilea, joan den astelehenean, Baionan. ISABELLE MIQUELESTORENA
enekoitz esnaola
2018ko martxoaren 31
10:44
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Jean Noel Etxeberri Txetx-en esan batzuk:

- "Luhusokoaz geroztik ez dugu epailearen aitzinean deklaratu, nahiz eta galdegin dugun. Oraindik ez gaituzte deitu".

- "Armagabetze bat izan gabe egon zitekeen bukatu gabeko irudipen bat. Luhusokotik aitzina, desarmatzea teknikoki gauzatzea posible izan zen, atxiloketarik eta tentsio une gehiagorik gabe. Gainera, ekintza kolektibo bat izan zen".

- "[Euskal presoen auzia] Denboraren presioa dago, eta irudipena duzu gauzak ez doazela behar duten abiaduran, baina, aldi berean, kontuan hartu behar da hamarkadetan Parisek espetxe politika jakin bat ukan duela, urrunketan eta sakabanaketan oinarritutakoa, Madril segitu duela itsu-itsuan, eta hori aldatzen hasi dela, lehen aldiz".

- "Aldebiko esparru bat dagoela da prozesuaren balioa. Asteotako hurbilketak ez dira ohikoak, lan baten emaitza baizik".

- "Prozesuak kolektiboak eta egiturazkoak dira, baina lurralde txiki batean pertsonek ere eragin garrantzitsua dute. [Jean Rene] Etxegarai lehendakariaren engaiamenduak balio sinboliko handia ere badu; horrek herritarren mentalitatean Euskal Herria eraikitzen du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.