Programa osatzen ari da Aralar, kideen ekarriekin

Lan taldeetan batu dira, militanteen ekarpenak aztertu eta bozetarako programaren zirriborroa osatzen joateko

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Maiatzeko hauteskundeetarako programaren zirriborroa osatzen ari da Aralar, eta, horretarako, militanteen ekarpenez baliatuko da. Atzo bildu ziren lan taldeak, kideen ekarriak aztertu eta zirriborroa osatzen joateko.

Gizartearen parte-hartzearen garrantzia azpimarratu du Iosu Murgiak, Aralarreko Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaiak: «Politika egiteko beste era bat aldarrikatzen dugu, ezkerretik. Gizartearen menpe, ez multinazionalen menpe», adierazi du.

Murgiaren arabera, gizarteak «ezkerreko politikak» eskatzen ditu «krisi eta langileen eskubideen zapalketa horiek ikusita». Eskaera horri erantzuna emateko, Aralarrek bere hauteskunde programa «herriz herri, auzoz auzo eta txokoz txoko» osatuko duela argitu du. «Beste batzuek» euren programak «Petronor, Iberdrola eta horrelako enpresen bulegoetan» osatzea salatu du Murgiak.

Ezker abertzale eraginkorra

PSE-EEren eta PPren «fronte espainolista» eta EAJren «laguntza» ikusita, ezker abertzale eraginkor bat behar dela iritzi dio Murgiak, eta ezker abertzale eraginkor hori Aralar dela eta izango dela ziurtatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.