Proposamenak

2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAE

Gastu arruntera bideratutako zorpetze neurri berriak berehala amaitzea.

Nork bere burua [alderdi politikoek haiek zuzentzen dituzte instituzioen bitartez] zuritzeko eta goratzeko publizitate gastu politika berehala amaitzea.

Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa berehala deitzea. Aldebikotasunaren defentsa eta kupoaren likidazioa (500 milioi euro).

ZERGAK

BEZ balio erantsiaren gaineko zergaren tasa guztiak igotzeagatik diru bilketa igoko balitz, diru bilketan izaten den igoera hori erakunde arteko funts bat egiteko erabiltzea. Diru funts horrekin honako hauek egitea proposatzen du EAJk: barne kontsumoa bultzatzeko jarduerak martxan jartzea eta enpresen aktibo zirkulatzaileari laguntzeko programa bizkortzea. Hori erakundeen arteko adostasunarekin egin beharko litzateke, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan.

ESPAINIAKO ESTATUA

Espainiako Senatua kentzea.

Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen ordezkaritzak kentzea.

Espainiako Estatuko Segurtasun Indarrak Euskal Autonomia Erkidegoak bereganatu dituen eskumenetara egokitzea.

FINANTZA IRUZURRA

EAJk ikerketa eta ekinbide judizialak babestuko ditu finantza sektorea erreskatzeko beharra ekarri duen iruzurraren erantzuleen erantzukizunak argitzeko.

SOLDATAK

Instituzioetako ordezkari guztiek beren soldata murrizteko borondatezko konpromisoa hartzea, hilabete bateko ordainsaria jasotzeari utzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.