Irudia. Erandio
Protesta egin dute Erandioko epaiaren kontra

Herritarrek elkarretaratzea egin zuten atzo Erandion (Bizkaia), herriko udaltzain baten hizkuntza eskakizuna atzera bota duen epaia salatzeko. Berbots Erandion Euskaraz elkarteak eta ELA eta LAB sindikatuek antolatu zuten protesta, Euskaraz bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen alde lelopean, eta Euskalgintzaren Kontseiluak eta EH Bilduk ere bat egin zuten. Erandioko Udalak iragarri du epaiari helegitea aurkeztuko diola, eta «zerbitzuak eskaintzen eta herritarrei arreta ematen jarraitzeko» asmoa duela «haien hizkuntza eskubideak errespetatuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu