Prozesioa

Protestak izan dira prozesioan

Udaleko agintariei, Curia kaletik igarotzean, 500 euroko billeteak erori zaizkie gainera.

Curia kalean pankarta jarri dute. IKER TUBIA
2014ko uztailaren 7a
17:42
Entzun

Ohitura izaten da San Fermin eguneko prozesioa. Bertan, alkateak eta udaleko zinegotziek desfilatzen dute santuaren irudiarekin eta elizako agintariekin batera. Denek ez dute parte hartzen; atzo, Edurne Egino zinegotzia ez zen prozesioan atera, orain arte urtero bezala.


Ohitura izaten da, era berean, prozesioa probestuz agintariei protesta egitea; batez ere Curia kaletik igarotzean. Aurtengoa ez da salbuespena izan. 10:45ean abiatu zen segizioa, eta, Curia kalera iritsitakoan, agintariek berebiziko txistualdia jaso zuten; horretaz gain, aldarrikapen eta protesta pankartak ere izan zituzten ibilbidean zehar. Kontuz plataformakoek galdera zehatza bidali nahi izan zieten agintariei Non daude CANeko diruak? zioen pankartarekin.


Ernai gazte erakundeak Curia kalean bertan jarri zuen pankarta, lelo honekin: Aski da! Erregimenarekin amaitu!. Gainera, agintariak pankartaren azpitik pasa ziren unean 500 euroko billete faltsuak erori ziren. Billeteotan zeuden idatzita Erregimena kanpora! eta Ustelak kanpora! leloak.


Twitterren ere jarraipena izan du prozesioak; Aritz Ibañezek txio hau publikatu du gertakarien harira:


"Curian beste behin ere giroa pil-pilean. Ezjakin zenbait eta hamarnaka lagun. Mila esker horiei zinez!!! 2014ko uztailaren 7koak eginda!".


Aritz Ibañez gaur ari da BERRIArentzat txio-kronikari; atzo, Gaizka Arangurenek egin zuen kontakizuna #9X9 traolarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.