Protestara deitu dute Gernikan Espainiako erregearen kontra

Alemaniako presidentea eta Espainiako erregea Euskal Herrira etortzekoak dira ostiralean. Ernaik mobilizaziora deitu du ostegun honetarako.

Ernairen protesta bat, Gasteizen. ERNAI
Ernairen protesta bat, Gasteizen. ERNAI
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko azaroaren 26a
09:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako erregea ez da ongi etorria Gernika-Lumora (Bizkaia). Hala adierazi du Ernai gazte antolakundeak sare sozialetan zabaldu duten mezu batean. Mobilizazioa eginen dute ostegun honetan, 19:30ean, Merkurio plazatik abiatuta. «Gazte antifaxista eta independentistok argi dugu: erregea kanpora!», aldarrikatu dute. 

Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea Euskal Herrira etortzekoa da ostiralean. Lehenik Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin biltzekoa da, eta gero Gernika-Lumora (Bizkaia) joatekoa da, 1937an Francisco Francok agindu eta naziek gauzatu zuten bonbardaketan hildakoak oroitzeko. Espainiako errege Felipe Borboikoa ere etortzekoa da Gernikara, Steinmeierrekin batera.

Espainiako erregea Franco diktadorearen oinordeko zuzena dela erran du Ernaik. «Gernikak ez du ahazten. Bonbardaketaren errautsen gainean eraikia dago egungo espainiar erregimena eta horren sinbolo da erregea. Guk memoria dugu, biziraun zutenen bilobak baikara». Frankismoaren ondarearekin «hausteko» beharra aldarrikatu dute. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.