PSNk epaiketa politikoen kontrako mozio bat onartu du Olatzagutian (Nafarroa). «Estatuko botereei eskatzen diegu ideia guztien eta proiektu politiko guztien askatasunerako eskubidea urratzen duten prozedura judizial guztiak bertan behera uzteko», dio onartu duten mozioak. Datorren astean Nafarroako bederatzi lagunen kontrako epaiketa hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Ekineko eta Segiko kide izatea egotzita epaituko dituzte, eta hainbat mobilizazio egingo dituzte datozen egunetan.Eleak mugimenduak epaiketaren kontrako mozioak aurkeztu ditu hainbat herritan. Josu Esparzaren kontrako euroagindua eta Askapenaren kontrako auzia ere salatu dituzte mozioan.
Hainbat herritan onartu dute mozioa, baina Olatzagutian bakarrik eman du aldeko botoa PSNk. Prozedura judizialak bertan behera uzteko eskatzeaz gain, auzipetuei elkartasuna adierazten die mozioak. «Bakea eta askatasun demokratikoak nagusi diren jokalekua» topatzeko lan egiteko deia ere egiten die herritarrei.
ETAren jardun armatuaren amaiera
Prozedura judizialak gelditzeko eskatzen duen mozio bat onartu du Olatzagutiko PSNk
Espainiako Auzitegi Nazionalean Segi eta Ekinen kontrako epaiketa egingo dute datorren astean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu