«Konferentzia garrantzitsua izan da, eta historiak ere garrantzia emango dio konferentzia honi, iragana eta geroa bereizten dituen ekimen garrantzitsu bat izan delako. Gatazkaren ezaugarritze politikoa nabarmendu da. Urrats zehatzak jarri dira mahai gainean, jokaleku berri batera hurbiltzeko urratsak mahai gainean jarriz: alde batetik, ETAri egindako deialdia; bestetik, Frantziako eta Espainiako gobernuei egindakoa. Euskal jendartearen protagonismoa eta eragile politikoen garrantzia ere nabarmendu du. Gauza horiek guztiak mahai gainean jarrita daude. Beraz, gatazka politiko bat dela baieztatu dute nazioarteko komunitateko maila horretako pertsona garrantzitsuek. Horrek guztiak jokaleku berri baten aurrean jartzen gaitu. Bidea zein den argi geratu da. Halaber, argi geratu da nazioarteko maila ezberdinetan babes handia izango duela. Baina prozesu hau Euskal Herritik bertatik egin behar da».
@Iritziaren bideoa, honako helbide honetan ikusgai: www.berria.info/berriatb/
Konponbidea sustatzeko nazioarteko konferentzia. Erreakzioak. Floren Aoiz. Ezker abertzaleko kidea
«Prozesu hau Euskal Herritik egin behar da»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu