Aberri Eguna

Prozesu subiranista aldarrikatu dute, burujabetza lortzeko aukera bakar gisa

Txutxi Ariznabarreta independentisten sareko bozeramaileak nabarmendu du Espainia "inboluzio politikoan" murgilduta dagoela. EH Bilduk burujabetza eskuratzeko elkarlanera deitu ditu eragile sozial eta politikoak.

Independetistak sareak Euskal Herriaren independentziearen alde Iruñean egin duen mobilizazioa, Aberri Egunaren harira. IñIGO URIZ, FOKU
Gorka Berasategi Otamendi.
2018ko apirilaren 1a
17:20
Entzun

Independentistak sareak mobilizaziora deitu du, Aberri Egunean, Euskal Herriaren independentziaren alde. Iruñean antolatu du manifestazioa eta 12:00etan irten da Sarasate pasealekutik. Aurretik, adierazpenak egin ditu Txutxi Ariznabarreta elkarteko bozeramaileak hedabideen aurrean.

Euskal Herriak "bere etorkizuna erabakitzako izugarrizko burujabetza premia" duela defendatu du Ariznabarretak. Adierazi duenez, "menpekotasuna etorkizuna hipotekatzen" ari zaio Euskal Herriari, "arlo guztietan".

Kataluniako prozesu subiranistaren auzian, Espainiak "bere aurpegirik gogorrena" erakutsi du, Ariznabarretaren iritziz. Estatua "inboluzio politikoan" murgilduta dago, haren esanetan, eta "independentismoa sustraitik desegin" nahi duela ohartarazi du.

Egoera "larri" horren aurrean, Idependentistak sareak ziurtatu du aurrera egiteko aukera bakarra Euskal Herrian prozesu subiranista bat abiatzea dela, eta "euskal estatu demokratiko eta soziala" erakitzea. "Euskal errepublika aldarrikatu behar dugu".

Ariznabarretak gainetaru duenez, inork uste bazuen, "78 erregimenaren higaduraren ondorioz", Espainian "trantsizio aurrerakoiago" baterako aukera sor zitekeela eta "burujabetzaren bidean" urratsak emateko modua izango zela, uste okerra izan du. "Orain egoera guztiz kontrakoa da. Oraingo autogobernu maila ere guztiz mehatxatuta dago".

Independentistak-en deialdiarekin bat egin dute EH Bilduk eta LABek. EH Bilduko legebiltzarkideak ere Espainiaren "atzerakada demokratikoa" salatu du, eta joera horren adibide jarri du estatuak Kataluniako auziaren aurrean hartu duen jarrera, "155. artikulua ezarri zenetik".

Hala ere, Espainiak Kataluniako autonomian esku hartzeko hartu dituen neurriak "izozmendiaren punta" besterik ez dira, koalizioaren iritziz. "Ikusten ari gara atzerakada hori frente askotatik datorrela", adierazi du Urizarrek. Estatu barruko nazioek lortu duten estatus politikoa "hamarkadatan" zalantzan jarri dela nabarmendu du, baita "irabazitako eskubide zibil eta sozial asko" ere.

EH Bilduk eskubide horiek defendatzeko beharra nabarmendu du. "Defentsa horrek ez du erresistentzia hutsa izan behar", Urizarren hitzetan. Aldiz, "aurrerapausoak" eman behar direla deritzo. Koalizioaren iritziz, modu bakarra dago eskubideen defentsan aurrera egiteko: "euskal errepublika propioa izatea".

Ildo horretan, dei egin die gizarte zibilari, eta eragile sozial eta politikoei adostasunak estrategia berri bat adosteko.

Menpekotasunetik askatasunera. Burujabe hobe lelopean abiatu da manifestazioa Iruñean.

Manifestazioa hainbat izan dira Kataluniako prozesu independentistari eginiko erreferentziak. Hainbat estelada ikusi dira manifestarien artean, eta Euskal Herriko ANCk "preso politikoen" askatasuna exijitu du.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.