"Guztiak barne presiak eta norberaren aurrekariei eusteko gai izatea nahi nuke", adierazi du PSE-EEk itunaren inguruan agertu dituen zalantzei buruz galdetu diotenean Jaurlaritzako lehendakariordeak, egunkari batean egin dioten elkarrizketan.
Izan ere, Jaurlaritzak eta PSE-EEk asteartean sinatu zuten aurrekontuen inguruko hitzarmena, baina ostegunean ituna eteteko prest zeudela oharrarazi zuen Jose Antonio Pastor Bizkaiko sozialisten idazkari nagusiak, Gasteizko Gobernuak, eta bereziki Zenarrutzabeitiak akordioa gutxietsi zutela iritzita. Hilaren 29an Eusko Legebiltzarrean egingo den osoko bilkura bitarteko epea eman zien jarrera hori zuzentzeko.
PSE-EEren iduriko, Jaurlaritzak ez dio "daukadan adinako garrantziarik" eman itunari, eta, halaber, adostu dituzten diru kontu zenbaiten inguruan gezurretan ibili da.
Halakorik ez dela gertatu ziurtatu du gaur Zenarrutzabeitiak, eta PSEko barne arazoei egotzi die ika-mika guztia.
EAE-ko aurrekontuak
PSE "barne presioei eusteko gai izatea" espero duela agertu du Zenarrutzabeitiak
EAEko 2006ko aurrekontuak sinatu ondoren Jaurlaritzaren eta PSE-EEren artean sortu den ika-mikari buruz mintzatu da Idoia Zenarrutzabeitia Gasteizko Gobernuko lehendakariordea. Zenarrutzabeitiak PSEren barne arazoei egotzi dizkie sozialistek ituna sinatu eta gero hitzarmenaren inguruan azaldu dituzten zalantzak. "Presio horiei eusteko gai izatea" espero duela nabarmendu du Zenarrutzabeitiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu