PSE-EE eta EH Bildu ados paratu dira Eibarren

2023ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Eibarko (Gipuzkoa)PSE-EEk aurtengo aurrekontuak onartzeko akordioa itxi du EH Bildurekin. Aurrekontu aurreproiektuan ia milioi bat euroren zuzenketak txertatzea adostu dute bi aldeek, eta, trukean, koalizio subiranista abstenitu egingo da bozketan.

Jon Iraola alkatearen(PSE-EE) esanetan, bilkuraren «gehiengo zabal baten» babesa izango dute aurrekontuek: «Hori arrakastatzat jotzen dugu». PSE-EEko eledun Ana Telleriak gehitu du pertsonak erdigunean jarrita egin dituztela aurrekontuak, eta orain adostutako zuzenketekin «aberastu» egin dutela aurrez zehaztutakoa. EH Bilduko Gorka Errastik, berriz, azaldu du «hiriaren inguruko ikuspegi estrategiko bat» islatzen duela itunak, eta harekin «eibartarren bizi kalitatea hobetuko» dela: «Akordioak zera berresten du: gure elkarrizketarako ahalmena eta akordioak lortzeko gaitasuna».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.