Gatazkaren konponbidea
PSE-EE ezker abertzalearekin bilduko dela iragarri du Patxi Lopezek
Ezker abertzaleak aro politiko berri bat irekitzeko egindako apustua kontuan hartu eta aitortzen dutela esan du Lopezek. Hala ere, ezker abertzaleak pauso gehiago egin behar dituela adierazi du, nahiz pauso horiek ez dituen jarri negoziaziorako baldintzatzat. Batasunak "legezko alderdi izaera" lortzera bideratutako pauso gehiago ematea da PSE-EEk nahi duena, "horrek elkarrizketa esparruak zehazten joateko bidea irekiko duelako".
Bilera noiz egingo den du zehaztu Lopezek, baina argitu du Zapaterok ETArekin elkarrizketa abiatuko duela jakinarazteko Espainiako Kongresuan egingo duen agerraldiaren ostean izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu