Quirogak bertan behera utzi du ETAren biktimak gogoratzeko ekitaldia

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko azaroaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko jarduneko presidenteak bertan behera utzi du ETAren biktimak gogoratzeko biharko deitu zuen ekitaldia. PP ez beste alderdien kritikak jaso ondoren hartu du erabakia. Quirogaren jarrera salatu dute alderdi horiek, ekitaldi hori eurekin adostu ez zuelako edo beste biktima batzuk kontuan hartu ez zituelako. Aurreikusitako ekitaldien ordez, larunbatean, Legebiltzarraren atarian biktimen omenez dagoen eskulturan lore sorta bat utziko dute eta su ontzi bat piztuko dute.

Iaz ere polemika sortu zen alderdi politikoen artean. Orduan, PSE-EE, PP eta UPDk euren aldetik egin zuten lore eskaintza, eta gainerako alderdiek, beste bat. Quirogak ohar bidez jakinarazi duenez, Memoriaren Eguna deiturikoa «terrorismoaren biktimei» omenaldia egiteko eguna da, eta, horregatik, antolatu zuen ekitaldia. «Hainbat alderdi politiko ekitaldiarekin bat ez daudenez», aurreikusitako lore eskaintza bertan behera gelditu dela jakinarazi die Diputazio Iraunkorreko kideei eta ETAren biktimen elkarteko ordezkariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.