Ramon Sagarzazu ‘Xenpe’ ezker abertzaleko militantea hil da

2007. urtean atxilo hartu zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz.

Ramon Sagarzazu, 2020an. CONNY BEYREUTHER
Ramon Sagarzazu, 2020an. CONNY BEYREUTHER
nerea intxausti
2026ko irailaren 28a
12:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo hil zen Ramon Sagarzazu Olazagirre oiartzuarra (Gipuzkoa), 90 urterekin. Urte askotan ezker abertzaleko militantea izan zen.

1936an jaio zen, Bilbon, eta Oiartzun hartu zuen bizitoki. 1971n, Ipar Euskal Herrira alde egin behar izan zuen, ETAk egindako zenbait lapurretaren ostean. Deportatu egin zuten, eta Aljerian, Cabo Verden eta Kuban egon zen. 

1996an, Ipar Euskal Herrira itzuli zen, Karlos Ibargurenekin batera, Euskal Nortasun Agiria (ENA) agiri bakartzat hartuta. 

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, atxilotu egin zuten 2007. urtean, 1993an iraultza zerga kobratzea egotzita, baina aske utzi zuten jarraian.

Azken urte hauetan ere jomugan egon da Sagarzazu. Haren kontrako zenbait auzi abiatu ditu Auzitegi Nazionalak, ETAko buruzagi izandakotzat dituen beste zenbait pertsonarekin batera. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA