Giza eskubideak

Rene Cassin saria, Federico Mayor Zaragozari

Bakeari, hezkuntzari eta giza eskubideei eginiko ekarpenagatik saritu du Jaurlaritzak.

Federico Mayor Zaragoza eta Iñigo Urkullu, gaur, Gasteizen.
2019ko abenduaren 10a
09:38
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak aurtengo Rene Cassin saria Federico Mayor Zaragozari eman dio, bakeari, hezkuntzari eta giza eskubideei eginiko ekarpenagatik. Mayor Zaragoza (Bartzelona, 1934) Unescoko zuzendari nagusia izan zen 1987 eta 1999 artean. Gasteizen egin dute ekitaldia, Lehendakaritzan, eta han izan dira Jaurlaritzako hainbat sailburu, baita Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusia ere.

Urkulluk nabarmendu du Mayor Zaragozaren ibilbideak, karismak eta hitzek «justiziaren eta bakearen aldeko gizarte eta politika konpromisoa erakusten dutela, eta haren ahotsa joera «neototalitarioen aurrean altxatu eta entzuten» dela. «Elkartasunik ezaren, bazterketaren eta desberdintasunaren aurrean eta klima larritasunaren egoeran dagoen pasibotasunaren aurrean baimendutako ahotsa da». Sarituak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren printzipio eta balioak beti defenditu izana ere goratu du lehendakariak.

Mayor Zaragozaren hautagaitza Unesco Etxeak proposatu zuen. Epaimahaiak sariak «une zailenetan Euskadirekin» erakutsi duen «hurbiltasun berezia» balioetsi du.

Rene Cassin saria Eusko Jaurlaritzak sortu zuen, giza eskubideen balioak sustatzen laguntzen duten pertsona fisiko edo juridikoen lana jendaurrean aintzatesteko. Baionan jaio zen Cassin, 1887an, eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren inspiratzaile nagusitzat hartzen da. 1968an, Bakearen Nobel saria irabazi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.