Rene Cassin saria Francesca Albanese NBEren Palestinarako kontalari bereziari emateko eskatu dute

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak, Paz con Dignidad-OMAL elkarteak eta BDZ Euskal Herria plataformak Albaneseren hautagaitza aurkeztu dute. 180 erakunderen eta 1.200 norbanakoren babesa du.

Francesca Albanesen hautagaitzaren alde hainbat elkartek egindako agerraldia. SEAD
Francesca Albanesen hautagaitzaren alde hainbat elkartek egindako agerraldia. SEAD
edurne begiristain
2025eko urriaren 24a
14:11
Entzun 00:00:00 00:00:00

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak, Paz con Dignidad-OMAL elkarteak eta BDZ Euskal Herria plataformak eskatu dute aurten Rene Cassin saria Francesca Albanese NBEren Palestinarako kontalari bereziari emateko. Giza eskubideak sustatu, babestu eta hedatzeko konpromisoa duten pertsona edo erakundeen lana aitortzen ditu sari horrek, eta Eusko Jaurlaritzak banatzen du.

Nazio Batuen Erakundearen Palestinarako kontalari berezi postua bete duen lehen emakumea da Albanese, eta horixe bera nabarmendu nahi dute haren hautagaitza proposatu duten taldeek. Haren hautagaitzarekin «gehiegi iraun duen isiltasun baten erdian altxatu diren ahots guztiak» aitortu nahi dituztela azaldu dute.

Palestinako herriaren genozidioarekin kolaboratzen dutenen aurka «salaketa irmo eta zorrotzak» egin ditu Albanesek, eta, horren ondorioz, mehatxu eta zigor «justifikaezinak» pairatu ditu, elkarteek azpimarratu dutenez. «Haren figurak zapalkuntza kolonial oro arbuiatzen dugunok ordezkatzen gaitu, izan Palestinan, Mendebaldeko Saharan, Latinoamerikan edo munduko beste edozein lekutan».

Albaneseren hautagaitzak dagoeneko 118 erakunderen eta 1.200 norbanakoren babesa jaso du. Elkarteek esan dute Rene Cassin sariaren epaimahaiak hartuko duen edozein erabaki errespetatuko dutela, baina uste dutela eurena dela Euskal Herrian Palestinarekiko elkartasuna hobekien islatzen duen hautagaitza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.