Arnaldo Otegi ezker abertzaleko bozeramaileak larunbatean Elgoibarren (Gipzukoa) egin zioten ongietorrian esan zuen "erabat konbentzituta" dagoela "eszenatoki demokratikoa" eta euskal preso guztiak askatzea ahalbideratuko duen beste negoziazio saio bat hasiko dela, baina gaur Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak erantzun dio ez dela negoziaziorik egongo, eta azkeneko prozesua ETAk hautsi zuela azpimarratu du, 2006ko abenduaren 30ean Barajas (Madril) aireportuan egindako atentatuarekin.
"Edo Otegi iraganetik zintzilik bizi da edo ez da ohartzen gaur egun zer gertatzen den. Kartzelan sartu zenetik [duela hamabost hilabete], gauza asko pasatu dira eta berak oso ondo jakin beharko luke hori", adierazi du Rubalcabak. "Otegik inork baino hobeto daki ETAk zergatik hautsi zuen elkarrizketa".
Erakunde armatuak Barajasen atentatua egin zuenean -bi lagun hil ziren-, hura "Otegi jaunaren teoriaren aurkakoa" izan zela esan du Barne ministroak.
Politika
Rubalcabak Otegiri erantzun dio ez dela negoziaziorik egongo
Ezker abertzaleko bozeramaileak larunbateko ongietorrian esan zuen "erabat konbentzituta" dagoela beste elkarrizketa saio bat egongo dela. "Edo Otegi iraganetik zintzilik bizi da edo ez da ohartzen gaur egun zer gertatzen den", adierazi du Espainiako Gobernuko Barne ministroak gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu