Ruiz, aurrekontu akordioaz: «Ez da kasualitatea»

2022ko azaroaren 09a
00:00
Entzun
EH Bilduren Nafarroako Parlamentuko eledun Bakartxo Ruizek adierazi du koalizioak Nafarroako Gobernuarekin egindako akordioa «erabaki politiko kontziente baten» ondorio dela. Bi aldeek erreforma fiskal bat adostu zuten aurreko astean, eta EH Bildu abstenitu egingo da 2023ko aurrekontu proiektuaren inguruko bozketan, legealdian laugarrenez. «Ez da kasualitatea».

Euskadi Irratian egindako elkarrizketan, Ruizek azaldu du «eztabaida sakon eta luze» baten ondorioz erabaki zutela gobernuari aukera bat ematea, politikek ezkerrera egin zezaten. Izan ere, eledunak adierazi du «albiste ona» dela eskuinak politika publikoetan ahalik eta eragin gutxien izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.