euskal presoak

Sakabanaketaren ondorioz hildakoak omenduko ditu Etxerat-ek larunbatean Gernikan

'Gutun mezulariak' egitasmoaren bidez, presoak bisitatzeko bidean errepidean hildako hamasei lagunak omendu nahi ditu Etxerat-ek. Biktima horiek aitortzeko beharra ere azpimarratu dute.

Etxeratek gaur aurkeztu du larunbateko ekimena.
Irati Urdalleta Lete.
2019ko azaroaren 19a
21:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Larunbatean ekitaldi bat egingo du Etxerat-ek, sakabanaketaren ondorioz hildako hamasei lagunak omentzeko. Gernikan elkartuko dira sakabanaketaren biktimen eta euskal preso eta iheslarien senideak, baita eragile politikoak, sozialak eta sindikalak ere. «Ekimen horren bidez, sakabanaketak eragindako hamasei biktimen aitortza lortzea eta salbuespenezko politika honi amaiera emateko premia aldarrikatzea dugu helburu», esan du Etxerat-ek. «Bakea eta elkarbizitza» lortzeko, biktima horiek aitortzea ere beharrekoa dela diote. «Indarrean dagoen salbuespenezko espetxe politika senideentzat kondena bat da, eta ezinbestekoa da egoera hau amaitzea», gaineratu dute.

Urtzi Errazkinek eta Patricia Peralesek egin dute aurkezpena, Bilbon. Aurreratu dutenez, hitzek eta musikak protagonismo handia izango dute Gernikako Lizeo aretoan izango den ekitaldian. Dagoeneko beteta dagoenez, gonbidapena beharko da sartzeko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.