Salhaketak eta SOS Arrazakeriak Poliziaren «gehiegikeria» arrazistei aurre egiteko gida bat ondu dute

Sanferminetan Poliziaren jarduera areagotuko dela adierazi dute, eta, horiek horrela, nola jokatu jakiteko aholku praktiko batzuk argitaratu dituzte.

Migratzaile batzuk Irungo Gurutze Gorrian, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Migratzaile batzuk Irungo Gurutze Gorrian, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2026ko uztailaren 3a
15:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Poliziaren esku hartze gehiegizkoak, migratzaileei identifikazioak egitea eta haien gaineko kontrol handiagoa. Azken urteetan gora egin dute halako praktikek Iruñean, Nafarroako Salhaketa eta SOS Arrazakeria kolektiboek adierazi dutenez. Sanferminak ate joka diren honetan, kolektibo horiek informazio gida bat osatu dute, jaietan jarrera arrazisten eta abusuzkoen inguruko aholkuak emateko eta halakoak prebenitzeko. Kolektiboek azaldu dutenez, batez ere Poliziak jokatu ohi du hala, askotan «arrazoirik gabe eta neurrigabeki». 

Nafarroako Salhaketak eta SOS Arrazakeriak gaur aurkeztu dute Poliziaren gehiegikeria arrazistak saihesteko gida, Iruñean. Talde horiek migratzaileekin eta atxilotutako pertsonekin egiten dute lan arrazakeriaren aurka. Azaldu dutenez, besteak beste atxiloketa edo identifikazio polizial batean nola jokatu jakiteko aholkuak ematen ditu gidak, bai identifikatuei bai lekukoei: «Haien eskubideak ezagutzea haiek babesteko modu bat delako». Gida sanferminetan argitaratu duten arren, urte osoan izango da «praktikoa eta operatiboa», haien ustez.

Gida euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz eta ingelesez argitaratu dute, eta hainbat arlotako aholku praktikoak txertatu dituzte. Iragarri dutenez, irailean formakuntza saioak ematen hasiko dira hala eskatzen duten kolektiboentzat: gidan zehaztutakoan sakontzeko informazio osagarria emango dute saio horietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA