Martxoak 3

San Frantzisko eliza memoriaren "sinbolo" bihurtzeko eskatu diote Gasteizko apezpikutzari

Memoria Gara elkarteak deituta, Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza (Gasteiz) inguratu dute hamarnaka herritarrek, giza katean. 1976ko martxoaren 3an, Espainiako Poliziak bost langile hil zituen bertan.

Memoria Gara plataformak Zaramagako San Frantzisko elizan giza katea egin duen unea. JAIZKI FONTANEDA, FOKU
2018ko abenduaren 1a
07:15
Entzun

Giza katea osatuz inguratu dute Gasteizko San Frantzisko eliza. Ekintza horren bidez, hiriko apezpikutzari eskatu diote eliza "memoriari eta giza eskubideei eskainitako zentro" bihurtzeko.

Memoria Gara elkarteak adierazi du 1976ko martxoaren 3a iltzatuta dagoela Gasteizko memorian, eta, San Frantzisko eliza "gertakari tragiko" haien lekuko izan zenez, "sarraskiaren biktimen memoria" biltzeko bideratu beharko litzatekeela. Zentroak "bestelako memoria eta giza eskubide politikak" bultzatzeko balio behar duela gaineratu dute.

Elkarteak salatu duenez, Juan Carlos Elizalde Gasteizko apezpikuak ez du haiekin bildu nahi izan. Hala ere, ohartarazi dute ez dutela amore emango "bidezkoa den eta gizartean babes zabala duen aldarrikapenarekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.