IRUÑEA. Yolanda Barcina berriro presidente kargurako hautagai gisa aurkeztearen alde agertu da Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniain. Atzo izan zuen gobernuak lehen kontseilua, baina bertan ez zirela horren inguruan aritu argitu zuen. «Ez da erraza bozeramailea izanda iritzi bat ematea, baina bidetik apur bat irtenda, baietz esango dut, Barcina hautagai izatearen aldekoa naizela».
Sanchez de Muniain ere Barcina berriro hautagai izatearen alde agertu da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu