Sanchez de Muniainek erantzun dio Kontuz-i auzitara jo dezala

2013ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kontuz-ek ateratako informazioaren inguruan, deus gutxi dute esateko Nafarroako Gobernuak eta UPNk. Juan Luis Sanchez Muniainen arabera, Kontuz-ek informazioa duten erakundeetara jo behar du —gaur egun, informazio hori CAN fundazioko gestorak du, eta hori gobernuak izendatzen du—. «Azken finean, auzitara jo behar lukete. Ezin gara xehetasun gehiagotan sartu». UPNk esan du Kontuz «gezurretan» ari dela alderdiari kalte egiteko asmoz. «Politikoki erabili nahi du ikerketapean dagoen auzia». Nafarroako Auzitegi Nagusiko Bigarren Aretoak atzera bota ditu, berriz, CANeko dieten auziaren ikerketa Maria Paz Benito epaileak ez ikertzeko Sanzen eta Goñiren errekurtsoak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.