Hauteskundeak

Sandra Pereira Frantzia Intsumisoko hautagai izanen da Frantziako Senaturako

Pirinio Atlantikoetako Departamenduan NUPES koalizioarekin zerrenda bat osatzearen alde egin du

Sandra Pereira, iaz, Frantziako Asanblearako hauteskunde egunean. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2023ko ekainaren 7a
20:37
Entzun

Sandra Pereirak jakinarazi du hautagai izanen dela irailean iraganen diren Frantziako Senaturako hauteskundeetarako. Didier Bayensekin batera osatuko dute zerrenda, ohar batean jakinarazi dutenez. Iazko ekainean, Frantziako Asanblearako bozetan aurkeztu zen Pereira, 5. hautesbarrutian, eta Florence Lasserren kontra lehiatu zen bigarren itzulian.

Pereirak eta Bayensek adierazi dute helburu dutela zerrenda osatzea NUPESekin, Frantziako ezkerreko alderdiak batzen dituen koalizioarekin, baina, lortzen ez badute, Frantzia Intsumisoaren izenean osatuko dute hautagaitza.

Larunbatean biltzar nagusia egin zuen EH Baik, eta Senaturako bozetan ezkerreko aliantza egitearen alde agertu ziren kideak. «Begi onez» ikusi dute Alderdi Sozialistako kide Frederique Espagnacek egindako proposamena, zerrenda bat osatu eta han hautagai abertzale baten parte hartzea bermatzekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.