Sanferminetan indarkeria matxistaren kontra kalera ateratzera deitu du Itaiak

«Egoera oso larria da», salatu dute, eta erantzun kolektibo baten premia aldarrikatu.

Iruñerriko Itaiaren mobilizazioa, gaur, Iruñean. IRUÑERRIKO ITAIA
Iruñerriko Itaiaren mobilizazioa, gaur, Iruñean. IRUÑERRIKO ITAIA
Iratxe Muxika
2026ko uztailaren 4a
21:01
Entzun 00:00:00 00:00:00

Kaleak hartu. Horixe da Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak eskatu berri duena, Iruñeko sanferminetara begira. Mobilizazioa egin dute gaur hiriburuan bertan, eta eraso matxistei «kolektiboki erantzuteko beharra» aldarrikatu. «Jaietan kaleak hartzeko garaia da», erran dute. 

Gaur egungo jokalekua «oso larria» dela salatu dute, «ikusi besterik ez dago zenbat hilketa eta hilketa saiakera egin dituzten aurten Euskal Herrian». Horietatik hiru, Nafarroan. Horrez gain, esplikatu dute zenbait eragile erreakzionario «matxismoa normalizatzen» ari direla, eta, hortaz, geroz eta modu «bortitzagoan» gertatzen dela indarkeria matxista. «Matxismoa gogortzen ari den honetan, antolatzea eta borrokatzea da honi aurre egiteko modu bakarra». 

«Horri guztiari erantzun bat eman behar diogu, eta horregatik aterako gara sanferminetan Iruñeko kaleetara», gehitu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA