gizartea

Sanshoetako gertaerekin lotuta, beste pertsona bat atxilotu dute

Gaur atzemandakoarekin, zazpi dira auzian nahastuta Ertzaintzak atxilo hartu dituenak. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute berri gehiago eman.

Sansohetako zentroa. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
2016ko abenduaren 1a
08:34
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zaintzapeko adingabeekin lan egiten duen psikologoa eta gaur atxilotu duten pertsona bakarrik daude giltzapean, Sansohetako gertaerekin nahastuta. Beste bost lagun ere atxilotu zituzten, baina haiek aske daude orain, baldintzapean.

Zaintzapeko adingabeen ustezko prostituzio sarea ikertzeko hogei lagunetik gora ere galdekatu dituzte. Ikerketak aurrera jarraitzen du, eta Segurtasun Sailetik atxiloketa baieztatu duten arren, ez dute berri gehiago eman, auzia sekretupean dagoelako.

Aldundiak kudeatutako Sanshoeta zentroan bizi ziren gutxienez bost adingabe prostituitzera behartzea egotzita atxilotu zuten psikologoa, eta hura jakin zenean izan zen auziaren berri. Eta Aratekoa ere auzia ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA