Sarek adierazi du kartzelak ez daudela gaixo larrientzat "prestatuta", eta gaineratu du 100.2 artikuluak espetxealdi arindua aurreikusten duela larriki gaixo dauden presoentzat. "Oinarrizko eskubidea dela ulertzen da, beraz, gaixo larriak espetxealdia etxean betetzea aurreikusten baitu legeak".
Iparragirre espetxeko erizaindegian bakartua dutela gogoratu du Sarek, eta hura eta senide eta lagunak sakabanaketak eragiten dituen ondorioak pairatzen ari direla.
Sarek plazaratu duen oharrean dioenez, Espainiak oinarrizko eskubideak "urratzen" jarraitzen du, eta uste du jarrera horrek "argi" uzten duela ez duela "konponbidean pausorik emateko asmorik".
Navalcarneroko espetxean da preso ondarroarra. Etxerat-ek bere azken txostenean azaldu zuenez, hiesa C fasean eta orbana burmuineko ezker lobuluan ditu, eta azken horrek ikusmen galera eta beste funtzio kognitibo batzuen kaltea dakar. Ukatu egin diote zigorra etxean betetzea, gaixo den arren.