Soslaia. Julio Lafuente

Segidako errektorea

Garikoitz Goikoetxea.
2011ko apirilaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Behetik gora eginda heldu zen NUPeko errektoretzara Julio Lafuente (Zuera, Espainia, 1951), orain lau urte. Aljebran katedraduna da 1989tik, eta NUPeko aurreko errektoreekin eskuz esku lan egindakoa. Pedro Burilloren lekua hartu zuen 2007an, haren lantaldean aritu eta gero. Burilloren segidakoa da, eta haren garaiko egoerak segitu du NUPen: talde hark bezala, Lafuentek ez du harreman erosoa izan Nafarroako Gobernuarekin. Finantzaketa, medikuntza ikasketak eta osasuna ikertzeko zentroa, aurrean izan du Iruñeko gobernua.

Independente gisa agertzeko modua eman dio egoera horrek, baina zama ere jasan behar izan du proiektuak egiteko. Lau urte gehiagorako bermea badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.