•1989. Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra jarri zion Otegiri, etakidea zela 1979an bahiketa bat egin zuela egotzita.
•2004. EAEko Auzitegi Nagusiak hamabost hilabeteko kartzela jarri zion, Olaia Kastresana etakidearen hiletan «terrorismoa» goratu zuelakoan. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, absolbitu egin zuen 2007an.
•2006. Gorenak atzera bota zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren Otegiren aldeko absoluzio bat, eta urtebeteko kartzela jarri zion Espainiako erregea iraindu zuelakoan «torturatzaileen burua» deitzeagatik. 2011n Estrasburgoko Auzitegiak Gorenaren erabakia ezeztatu egin zuen, eta Otegiri 20.000 euroko kalteordaina emateko agindu zuen.
•2006. Auzitegi Nazionalak15 hilabeteko zigorra jarri zion, 2003an Jose Miguel Beñaran Argala-ren omenaldian «terrorismoa» gorestea egotzita.
•2010. Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxea ipini zion, Jose Maria Sagarduiren omenaldian «terrorismoa» goratu zuelakoan. Gorenak epaiketa berriro egiteko agindu zuen, eta absoluzioa eman zuten.
•2011. Auzitegi Nazionalak hamar urteko espetxea jarri dio Bateragune auzian.
•Hurrengo epaiketa.Herriko tabernen auziko epaiketa.
Sei aldiz zigortu dute Otegi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu