Sei preso lekuz aldatuko dituztela iragarri dute

2020ko urriaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Beste sei mugimendu iragarri dituzte Espainiako Espetxe Erakundeek: lau preso Euskal Herritik 250 kilometroko distantziara hurbilduko dituzte, eta beste bi Andaluziatik Madril ingurura mugituko dituzte. Antton Troitiño, Mikel Arrieta, Aitzol Maurtua eta Andoni Otegi dira gerturatuko dituztenak: Troitiño Estremerako espetxetik (Madril) Soriara eramango dute, Mikel Arrieta Algecirastik (Andaluzia) Soriara, Andoni Otegi Almeriatik (Andaluzia) Logroñora eta Aitzol Maurtua Huelvatik (Andaluzia) Dueñasera (Palencia).

Madril aldera mugituko dituzten presoak Victor Franco eta Agustin Almaraz dira. Huelvako (Andaluzia) espetxean dago Franco, eta Puerto de Santamarian Almaraz (Cadiz, Andaluzia). Estremerako espetxera eramango dituzte biak.

Espetxe Erakundeek jakinarazi dutenez, kartzelako legedia onartu dute presoek; Almarazek, Arrietak, Maurtuak eta Francok beteak dituzte zigorraren hiru laurdenak, eta Troiti- ñok aurki beteko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.